

Garai batean ala eta alunea moduan, Aginagako etxe bakoitzak bere angula-depositua zuen, bakarra edo, etxe horretan anguletako jarduera handia izanez gero, gehiago ere bai. Kantauriko itsasadarretan bezala, garai batean, Oriako errioan angula erruz harrapatzen zen. Azken urteotan, ordea, angula populazioak nabarmen egin du behera, eta, ondorioz, gero eta angula gutxiago harrapatzen da. Zaletasuna ere beheraka doa, eta horrekin batera alak, aluneak eta angula-harrapatzaileen biberoak. Bestalde, angularen inguruan Aginagan sortu diren enpresa ezberdinek kontserbazio nahiz angula maneiatzeko teknika berriak ekarri dituzte, angulak hilabeteetan mantentzeko frigorifiko handiak, besteak beste. Bi faktore horien eragina begi-bistakoa da. Gaur egun, duela berrogeita hamar bat urte eraikitako bibero edo angula-depositu asko, guztiak ez esatearren, hutsik eta abandonatuak daude. Enpresa horiek, hala ere, gure erreketako ur garbi eta kloratu gabearen beharra dute oraindik.