Gurutzeak
6
Ernioko gurutzeak
Herrian bertan jartzeaz gain, herritik kanpo ere zutitu izan dituzte usurbildarrek gurutzeak. Hala, Ernio tontorreko harkaitzetan sartuak hainbat botozko gurutze daude. Mendimultzoa inguratzen duten herriek eramandako gurutzeak dira, promesa edo boto bat konplitzeko jarriak. Errezil, Bidani, Alkiza, Larraul, Igeldo, Oiartzun, Ultzama, Asteasu, Zizurkil eta beste askok badute bere gurutzea, eta horien artean daude Usurbilgo eta Aginagako gurutzeak ere. Duela hiru urte, Usurbilgo gurutzeak mendeurrena bete zuen.