Gurutzeak
4
Aitzasateko gurutzea
2001ean jarri zuen Eleuterio Errasti aginagarrak gurutzea Aitzasaten, Aginagako herrigunetik urruti baina handik ikusteko moduan; porlanezko gurutze itzela baita, besoak eta burua altzairu herdoilgaitzez estalia. Hura jartzen ari zirela, gurutzea erori eta hondatu egin zen. Ondorioz, bigarren bat jarri behar izan zuten.