Gurutzeak
3
Mendizorrozko gurutzea
Tontorrean bertan dago burdinazko gurutzea, erpin geodesikotik gertu. Harkaitz baten garaialdean sarturik dago. Harkaitz berak aldare moduan erabiltzeko koska du azpialdean, eta meza ere eman izan zuten gain hartan, urtero, frankistek. 1945ean jarri zuten, 36ko irailaren 15ean, tontorra hartzeko guduan hildako Jose Manuel Gorospe Echeverria buruzagi erreketearen ohoretan.