Gurutzeak
2
Bordatxoko gurutzea
Bordatxo edo Arratzain tontorrean dago, pinuz inguratua. 1960ko hamarkadan jarri zuen usurbildar koadrila batek, garizuma garaiko misioen ondoren. Aste Santuko elizkizunak baino lehen izaten ziren misioak, eta sermoi beldurgarriak botatzen zituzten bertako eta kanpotik etorritako apaiz eta fraileek, jendea konfesatu aurretik. Egurrezkoa jarri zuten lehenbizi gurutzea, azpian konfesioko sekretuen kaxa zuela. Usteldu eta hondatu egin zen, ordea, eta hor zabaldu ziren paper eta sekretu guztiak, lau haizetara. Aluminiozkoa jarri zuten azkenik.