Gurutzeak
1
Andatzako gurutzea
1936ko gerra aurrean eraiki eta kokatu zuten Andatzako porlanezko gurutze handia. Arrueneberri etxearen azpialdean eraiki zuten batzokiko gazteek, eta idi pare bidez goraino eraman ondoren, han zutitu, 480 metrotan. Estatuarena zelako ez zuten tontorrean jarri, Urdaiaga Torreko Zatarainen familiarena zen lur pribatuan baizik, Usurbili begira dagoen puntan.

Gurutzeari idaztia zuen plaka itsatsi zioten, behealdean. Frankismo garaiarekin batera, zetorrena ikusita, inguruko baserritar batek plaka kendu eta gorde egin zuen, ondo gorde ere. Ekaitzaren osteko barealdian, ordea, berriro jarri zuen dagokion tokian. Honelaxe dio plakak: "1933ko orilan 3'an Usurbilgo mendigoixaliak Andatza-mendian jaritako-oroigaria Gora-Euzkadi".