Pilotalekuak
5
Kalezar
Ugarte baserriaren parean, Puntapaxetik Kalezarrerako igoeran dagoen frontoi txikia mojen eskola handitzean eraiki zuten, 1970 aldera. Lehen eraikuntzari bigarrena gehitzearekin batera eraiki zuten, eskolarako ekipamendu moduan. Txiki samarra eta egoera txarrean aurkitzen da. Ondorioz, ez du erabiltzailerik gaur egun.