Pilotalekuak
4
Txokoalde

Torreko Zatarain familiarena
zen 1936ko gerra aurretik
eraikitako Txokoaldeko frontoia.
Pribatutasun horren lekuko
da, hain zuzen, Torreko
barrutitik, Lartzandieta eta
Iparragirre baserrietarako
bidearen gainetik, zuzenean
frontoira igarotzen den pasarela,
garai batean sarbide
bakarra. Pasa den mendearen
amaierako uholdeetan
Txokoaldek jasan zituen kalteen
ondorioz egindako lanetan,
inguruaren egituraketa
berria egin zen, eta
gaur egun sarrera librea du.