Pilotalekuak
3
Aginaga
Zaharrenek bakarrik oroitzen dute Aginagak ere bazuela errebote plaza. Gaur egun pilotaleku berria dagoen horretan, Ariztitxo esanda ezagutzen zen hariztia zegoen. Bi multzotan banaturik zeuden zuhaitzak, eta erdian bi sakarriko errebote plaza. Harrizko harmailak zituen Etxebeste baserri aldera.

Asisko San Frantzisko eliza zaharraren hormak baliatuz, beste pilotaleku txiki bat dute aginagarrek, ezker pareta laburra eta eskuin pareta luzearekin.