Artzain txabolak, bordak eta aterpeak
7
Goiko guardaren etxea
Andatza-Irisasi mendia Estatuaren esku egon zenean, hainbat etxe eraiki zituzten mendi horietako basoak zainduko zituzten guardentzat. Erroizpe errekaren ondoan dago horietako bat, auzotarrek "Galonea" deitzen dutena. Illunbe baserria igarota, Irisasiko sarreran, bestea, guardetxe nagusia, adin txikikoentzat Foru Aldundiaren harrera zentrua dena gaur. Eta Irisasiko gain batean, hirugarrena, Berortza izeneko parajean, Goiko Guardanea esanda ezagutzen dena. Inguruko adinekoek ere ez dute ezagutu hor bizitako basozainik. Aspaldi geratu zen, beraz, eraikina hutsik, eta halaxe dago gaur egun ere, teilaturik gabe, kanpoko lau paretak besterik ez dituela zutik.