Artzain txabolak, bordak eta aterpeak
6
Andatza gaineko aterpeak

Tontorreko aterpea: Estatuarena zen garaian,
naturaren kontserbaziorako ICONA
erakundeak suteen aurkako behatokia ezarri
zuen tontorrean bertan. Geroago, Foru
Aldundiaren eskuetan jada, irratiafizionatu
elkarteak antena jarri zuen, eta porlanezko
aterpe txikia eraiki haren oinean. Aterpearen
zati nagusia irekita dago, hara hurbiltzen
den mendizalearentzat babesleku.

Atsedenlekuko aterpea:Tontorretik Andatzako
gurutze aldera jaisten, Foru Aldundiko
Mendi Sailak atondutako atsedenlekua
dago, hainbat mahai, eserleku eta
aterpearekin. Hara doazen guztiek, ordea,
ez dute atseden hartzen, eta ingurua txukun
ez mantentzeaz gain, txabola ez dute behar
bezala zaintzen.