Artzain txabolak, bordak eta aterpeak
5
Armiarmategiko txabola


Erroizpeko sakanaren goialdean dago, mendi-hegiak duen zelai batean, izen bereko parajean. Intsinis
pinua landatzeko, Estatuak mintegi edo bibero propioa zuen hasiera batean. Garai hartakoak dira,
beraz, eraikin hori eta zertxobait goraxeago dagoen ur-biltegia. Gerora, 1956ko otsaileko izotzaldi
latza pinudiaren hondamendia izan zenez, jo eta su, pinua botatzen aritu ziren basomutilen aterpe izan
zen txabola, bolada batez. Geroztik, etxegabekoak ere bizi izan ziren bertan, baina hain bizi baldintza
kaskarretan ez zuten asko iraun. Hutsik eta egoera txarrean aurkitzen da gaur egun.