Artzain txabolak, bordak eta aterpeak
ANDATZA INGURUA:
3
Bordatxuri
Zingiretatik gora daude Bordatxuriko aurriak. Teilaturik gabe, kanpoko lau paretak besterik ez dira geratzen. Gaztañaditxabal etxekoek erabili zuten, inguruko sagastientzat ongarria gorde eta ganaduaren aterpe moduan. Metro batzuk erreka aldera, beste borda zahar baten hondakinak daude sasi artean, Illunbekoek erabili zutena.