Karlistaldiak / 1936ko gerra
10
Hipodromoko erregai biltegia eta lehergailu gordetegiaZUBIETA
Behin Donostia eta Beterri bereganatuta, Arrapideko hipodromoa aerodromo bilakatu zuten faxistek, gerra hegazkinak hiriburutik gertu lur hartu eta aireratzeko. Hori dela eta, hipodromoaren atzetik Bugati aldera doan errepidearen ondoko muinoan, bi biltegi eraiki zituzten, erregaiarentzat bata, munizioa gordetzeko bestea. Lehenengoa osorik dago, eta ur-biltegi moduan erabiltzen du hipodromoak gaur egun. Bigarrenaren arrastoak ere hor daude, nahiz eta porlanezko bide bat zabaltzerakoan zati bat hondatu.