Karlistaldiak / 1936ko gerra
9
GazteluZUBIETA
Izenik aipatu ez arren, 1876ko planoaren arabera, Zubieta gainean beste gotorleku bat izan zuten karlistek. Berridi baserritik gora dagoen gain hori Gaztelu izenez ezagutzen da, eta zalantzarik gabe, Zubieta eta Lasarte ingurua menperatzeko gune estrategiko ezin hobea izango zen.

Kalezarko Usaskue eta Ugartetxiki baserrien arteko muinoari ere Gaztelutxo deitzen zaio. Karlistaldietan eraikuntzaren bat egon omen zen bertan, eta 36ko gerran, miliziano errepublikanoek kanoia paratu zuten bertan, Zubietako gainak hartu zituzten faxistei aurre egiteko asmoz, eta elkarri tiroka aritu omen ziren egun batzuez.

Aginagan ere, Orioko mugatik gertu, Gaztelu izeneko baserria dago.