Karlistaldiak / 1936ko gerra
8
San EstebanURDAIAGA
Urdaiagako San Esteban ermita gotorleku gisa erabili zuten karlistek Bigarren Karlistaldian, eta errepublikanoek 36ko gerran. Muino gainean kokaturik, Usurbilgo herrigunera begira dagoen murru zahar eta luzea garai haien testigu da, baita haren oineko belardian urteetan agertu diren bala galduak ere. Bertan gotortu omen zen Santa Kruz apaiza Bigarren Karlistaldian, eta Santuenetik gora zetozen Donostiako San Telmo kuarteleko soldadu andana hil omen zituen orduko borrokaldian, horien buruzagi eta guzti.