Karlistaldiak / 1936ko gerra
4
BentazikinKALEZAR
1876ko planoan, gotorleku baino gehiago bateria leku gisa ageri da Bentazikin. Bertako kanoiak Donostiako erdigunea parez pare harrapatzen zuen, planoan ikus daitekeen moduan. Bertatik irten omen zen Alde Zaharrean zegoen "Bilintx" bertsolaria hil zuen kanoikada. Baserritik berrogei bat metrora zegoen kanoia, ipar-mendebaldera, baina bai baserria, bai baterialekua, autobidea eraikitzerakoan desagertu ziren.