Karlistaldiak / 1936ko gerra
2
Bordatxo edo ArratzainELIZALDE
Hainbat harresi eta lubaki antzeman daitezke tontor luzatuaren goialdean, bai bigarren karlistaldikoak, bai 36ko gerrakoak. Ipar-ekialdera begira dagoen aldean altxatutako hareharrizko horma nabarmena da. Gailurra zeharka mozten duen lubaki sakona eta bertan kokatzen diren babeserako bina zulo edo galeria ere aipatzekoak dira. 1936ko gerrakoak diren azken aztarna horietan, errepublikanoek kanoia jarri omen zuten, horretarako, ipar hegian gora, Artikulatik bidea zabalduta. Gaur, herriko paraje asko bezala, sasiak jota dago.