Karlistaldiak / 1936ko gerra
1
MendizorrotzELIZALDE


Mendiaren tontorrean kokatzen da bigarren karlistaldiko
Mendizorrozko gotorlekua, Usurbil eta Donostia
arteko mugalerroan. Kota ezberdinetan eraikitako harresi
eta lubakiek, gutxi gorabehera, oinplano angeluzuzeneko
bi barruti zentrokide eratzen dituzte. Antenatzarrez
josia eta sasiak jota badago ere, oraindik
ikusgai dira tamaina ezberdineko harlanduz altxatutako
hainbat horma.
1936ko gerran ere errepublikarren kokagune izan zen,
eta garai hartakoak dira hegoaldeko murruan dauden
lubakiak. Urte batzuk beranduago, frankismoan eraikiak
dira tontor gaineko aldare eta gurutzea nahiz hegoaldetik
hara iristeko eskailerak.
