Beste eraikuntzak
Erdi aroko Kalezarko hiribildua
Eraikuntza militarren artean ezin aipatu gabe utzi Erdi Aroko Kalezarko hiribildua. Argazkian ageri den planoan ikus daitekeen moduan harresi batek inguratzen zituen Kalezarko kale eta etxeak. Hiribilduaren trazak suma badaitezke ere, hesiaren zantzurik ez da geratzen gaur egun.
Muino baten gainean ageri den Maskolaitz ere dorretxe izan omen zen Erdi Aroan, atxegatarrena, hain zuzen. XV. mendean suntsitu zuten, ordea, eta egun halako zantzurik ez zaio, inondik ere, sumatzen.