Putzuak

Lurrean egindako zuloak dira, zulo zirkular eta sakonak. Metro zabal eta bospasei metroko sakonera izan ohi dute, baina hamar metrora iristen direnak ere badaude. Putzua non egin jakiteko ur-bilatzaileari deitzen zitzaion, eta har esandako lekuan egiten zen zuloa. Eskulana baserriko bertakoena izaten bazen ere, beti izaten zuten aditu baten beharra, lan nekeza eta batez ere arriskutsua baitzen. Zuloa egin ondoren adreilu trinkoez estaltzen zuten buelta guztia, behetik goraino. Azken garaian egindakoetan, aldiz, porlanezko hodi handiak erabili zituzten barrualdea estaltzeko. Soka bidez atera ohi zuten ura, geroago motor elektrikoez baliatu baziren ere. Putzuan bertan sartzen zen horietakoa izan zen lehenik eta putzu aldamenean baina kanpoan jartzen zenetakoa ondoren.

Zubietako erriberan, batez ere, putzu ugari eraiki zen. Ur hornidurarako sistema hori nonbait ikusi, etxean proba egin eta ongi funtzionatzen zuela ikusita, ingurukoek ere eraiki zituzten. Sareko ura ekarri bitartean, beraz, putzuko ura erabili zuten zubietar askok egarria asetu eta bestelako beharretarako. Gaur egun, oraindik, asko dira etxe inguruan putzua mantendu dutenak, nahiz eta beste askok, zulo sakona etxe ondoan edukitzea gustuko ez, eta harriz bete ondoren porlanez estali duten. Bestalde, kontserbatu direnetatik batzuk, oraindik martxan dabiltza, eta edateko ez bada ere, ateratako ur hori erabiltzen dute, dela ganaduarentzat, dela landareak ureztatu edo sagardoa freskatzeko.

1 | Alamandegizar
putzuak01
putzuak02
2 | Aliri
putzuak03
putzuak04
3 | Barazar
putzuak05
4 | Etxeberri
putzuak06
5 | Etxeberritxiki
putzuak07
6 | Iruinberri
putzuak08
7 | Kalea
putzuak09
8 | Lertxundi
putzuak10
9 | Lizarraga
putzuak11
10 | Soroarte
putzuak12
11 | Berraiartzabarrena
putzuak11
12 | Itsaskueberri
putzuak12
13 | Gaztañaga
putzuak11
Kontserbatu ez dutenak:

Aizpurua, Alkortaenea, Araundi, Etxetxo, Irubietaberri, Petritza...